FM irratia
Hautatu
Menua
>
Musika
>
Irratia
.
Bilatu automatikoki irrati erabilgarriak
Hautatu
Aukera
>
Bilatu irratiak
. Emaitzarik hoberenak edukitzeko, bilatu kalean edo
leiho baten ondoan zaudenean.
Inguruko irratiak bilatu
Eduki sakatuta nabigazio-tekla ezkerrera edo eskuinera.
Irrati kateak gorde
Sintonizatu nahi duzun irratia eta aukeratu
Aukera
>
Gorde irratia
.
Gordetako irratien artean aldatu
Mugitu ezkerrera edo eskuinera irratiak aldatzeko, edo sakatu nahi duzun irratiari
dagokion memoriako kokapenaren zenbaki-tekla.
Musika 19
Aldatu bolumena
Mugitu gora edo behera.
Irratia itxi
Sakatu amaitzeko tekla.
Ezarri irratia atzealdean erreproduzitzeko
Hautatu
Ezkut.
.
Itxi irratia atzealdean erreproduzitzen ari denean
Eduki sakatuta amaitzeko tekla.
Abisua:
Bolumen altuarekin jarraian denbora gehiegi egoteak zure entzumena kaltetu dezake.
Entzun musika bolumen egokian eta ez eduki telefonoa belarriaren ondoan bozgorailua
abian denean.
Deien erregistroa
Zure deiei, mezuei, datuei eta sinkronizazioari buruzko informazioa ikusteko, hautatu
Menua
>
Erregistroa
eta eskuragarri dauden aukeretatik.
Oharra: Zerbitzu-hornitzaileak igortzen dizun dei eta zerbitzuen faktura aldatu
egin daiteke, sarearen ezaugarrien, fakturen biribilketen, zergen eta abarren arabera.
Sarea edo Internet
Hainbat interneteko zerbitzutara sar zaitezke zure telefonoaren arakatzailearekin.
Pantaila-tamainaren arabera, webguneen itxura aldatu egin daiteke. Baliteke web
orrietako xehetasun guztiak ezin ikustea.
Zure telefonoaren arabera, sare-arakatzaile funtzioa Sarea edo Internet gisa ager
daiteke menuan, hemendik aurrera Sare deituko diogu.
Garrantzitsua: Fidagarriak diren eta segurtasun eta babes egokia ematen duten
zerbitzuak bakarrik erabili software kaltegarrien aurka.
Zerbitzu horien eskuragarritasuna, prezioak eta argibideak jakiteko, jarri harremanetan
zure zerbitzuaren hornitzailearekin.