SIM txartela eta bateria sartu
SIM txartela eta haren kontaktuak erraz kalte daitezke, tolestu edo marra daitezke eta;
beraz, kontuz maneiatu, sartu eta kendu txartela.
Garrantzitsua: Ez erabili mini-UICC SIM txartel bat, micro-SIM txartela ere deitzen
dena, micro-SIM txartel bat moldagailu batekin edo SIM txartel bat mini-UICC disjuntore
batekin (ikusi irudia) gailu honetan. Mikro SIM txartelak SIM txartel orokorrak baino
txikiagoak dira. Gailu honek ez ditu onartzen mikro SIM txartelak eta SIM txartel
bateraezinen erabilera txartela edo gailua kaltetu dezake baita txartelean gordetako
informazioa hondatu ere.
1 Kokatu hatza gailuaren azpialdean dagoen gakoan eta kontu handiz altxatu eta
kendu atzeko estalkia (1).
2 Bateria sartuta badago, altxatu eta atera bateria (2).
3 Sartu SIM txartela. Egiaztatu txartelaren kontaktu gunea beheko aldera begira
dagoela (3, 4).
Laguntza
5
4 Lerrokatu bateriaren eta bateria-konpartimentuaren kontaktuak eta sartu bateria
(5). Atzeko estalkia berriz jartzeko, zuzendu goiko ixteko kisketak bere
zirrikituetara (6) eta bultzatu estalkia bere tokian sartu arte (7).
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua
deskonektatu.