Memoria-txartela sartzea
Erabili soilik Nokiak telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen microSD txartelak
bateragarriak. Nokiak onartutako sektoreko estandarrak erabiltzen ditu memoria
txartelentzako, halere baliteke marka batzuk guztiz bateragarriak ez izatea.
Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean
gordetako datuak honda daitezke.
Telefonoak 32 GB-eko microSD txartelak onartzen ditu.
Baliteke telefonoarekin batera memoria-txartel bateragarria etortzea eta telefonoan
sartuta egotea. Bestela, egin hurrengoa:
1 Ireki atzeko estalkia.
2 Egiaztatu txartelaren kontaktu gunea beheko aldera begira dagoela. Sartu txartela
klik bat entzun arte.
3 Berriro jarri atzeko estalkia.