Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiarekin telefonoa Bluetooth gailu edo osagarri bateragarrietara
konekta dezakezu irrati uhinak erabiliz, bi gailuen artean 10 metro (32 oin) baino
gehiago ez badaude.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarritasuna
>
Bluetootha
.
Bluetooth konexio bat ezarri
1 Hautatu
Nire telefonoaren izena
, eta sartu telefonoaren izena.
2 Hautatu
Bluetootha
>
Piztuta
. ikurrak Bluetooth konexioa aktibatuta dagoela
adierazten du.
3 Telefonoa audio-osagarri batera konektatzeko, hautatu
Konektatu audio-
osagarrietara
eta telefonoarekin konektatu nahi duzun gailua.
4 Telefonoa bere barrutian dagoen Bluetooth gailu batekin konektatzeko, hautatu
Parekatuta dauden gailuak
>
Gail. berr. gehitu
.
Joan aurkitutako gailura, eta hautatu
Gehitu
.
Sartu pasakodea (gehienez 16 karaktere) telefonoan, eta baimendu konexioa beste
Bluetooth gailuan.
Segurtasunak kezkatzen bazaitu, desaktibatu Bluetooth funtzioa, edo
Nire
telefonoaren ikusgaitasuna
eremuan hautatu
Ezkutatuta
. Onartu soilik fidagarriak
iruditzen zaizkizun gailuen Bluetooth konexioak.
Konektatu PCa Internetera
Bluetooth teknologia erabil dezakezu PC bateragarriak Internetera konektatzeko, PC
Suite softwarea erabili gabe. Telefonoak Internetera konektatzeko gai izan behar du
(sareko zerbitzua), eta PCak Bluetooth teknologia onartu behar du. Telefonoaren sareko
sarbide-puntuaren (NAP) zerbitzura konektatu ondoren, eta PCa parekatu ondoren,
telefonoak automatikoki irekitzen du Interneterako datu-pakete konexioa.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2,1 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: sarbide generikoa, eskulibrea, aurikularrak, object push,
fitxategien transferentzia, telefonozko sareratzea, serieko ataka, SIM sarbidea, eta
object exchange generikoa . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak
onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen
fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Ezarpenak 23